Sartu boluntario




"Bizitza ez da hain konplikatua:
zer eman, hura jasotzen dugu"

Louise L. Hay

Testigaintzak

Gloria:

Orain dela 16 urte, besteentzat zerbait egiteko denbora nuela ohartu nintzen. Banuen Gizakia Helburu proiektuaren berri, banekien nolako lana egiten zuen. Harrezkeroztik, astean arratsalde baten parte bat hara agertzen direnak atenditzen ditut, eta telefonista-lana ere egiten dut. Esan dezaket aukera izan dudala oso jende goxoa ezagutzeko, jende sentibera eta afektu-egarriz dagoena.

Baten batek pentsatuko du hemen egoteak bere arriskuak dituela, baina ez da horrela inola ere. Ez dut sekula sentitu ez beldurrik ez mehatxurik. Hori bai, eman dudana baino askoz ere gehiago jaso dut. Zerbait eman, baina, ordainean jasotzen dugun esker ona izugarri handia da.

Langileekiko tratua bikaina da, eta familiako parte sentitzen zara, aldaketen berri eta elkartearen barrenean gertatzen den guztiaren berri ematen digutelako. Ohartzen gara egiten duguna ez dela denbora galdua.

 

Enrique:

Programako kide guztiek tratu ezin hobea eman didate, zuzendaritzakoak izan, edo langileak edo boluntarioak izan..

Esker ona adierazi didate beti, detaile asko izan dute nirekin, Programaren aldizkari nazionalean aipamen eta guzti, baita plaka bat eman ere. Espero nuena baino askoz ere gehiago.

Baina, batez ere, bizitakoa izugarri ederra izan da, mendian gehienbat, txangoak egiten baikenituen programako neska-mutilekin. Naturaz gozatu… Hain urruti egon ziren naturatik eta orain…

Elkarri laguntzeko taldeetan lan egiteko eskaintza nireganako konfiantzaren erakusgarria izan zen, programak eta programako kideek niri erakutsia. Sakontasun eta indar handiko lana da, txundigarria, eta drogaren menpekoen familien problemak hurbiletik ezagutzeko aukera eman zidan horrek.

Horretaz guztiaz gainera, nahiz eta ez dakidan hobeki azaltzen, poz handia sentitzen dut “enpresa” honetan laguntzeko aukera izateagatik. Halako sentsazioak pizten dira besteengan pentsatzen dugunean eta besteen beharretan laguntzen saiatzen garenean. Esker ona besterik ez dut Gizakia Helburu proiektuarentzat.

 

E.G.A.:

NIRE ESPERIENTZIA GIZAKIA HELBURU PROIEKTUAN
Gizakia Helburu proiektuarekin izan dudan harremanak bi etapa ditu, oso desberdinak, bai proiektuan berean bai nire bizitzan. Lehenbizikoan, 9-10 urtez, programaren zuzendaritza Oblatasen zegoen, eta harrera fasea taldean bertan egiten zen, eta pazienteak ahaide edo horretarako trebatutako pertsonaren batekin azaltzen ziren hara. Elkarri laguntzeko taldeak zeuden, eta asteroko bilerak zuzendariarekin.

Hauxe zen nire egoera pertsonala, labur-labur esanda: lanean ari nintzen, baina libre nituen arratsaldeak, eta oso egoera familiar latza pasatzen ari nintzen. Nik zenbait gauzatan laguntzen nuen: elkarri laguntzeko taldeetan, kultura orokorreko eskolak ematen nizkien pazienteen ahaideei eta gidari ibiltzen nintzen mendiko txangoetan, batez ere, Komunitate Terapeutikoko jendearekin.

3-4 urtez eten zen Gizakia Helburu proiektuarekin nuen lotura, denbora faltagatik, eta, berriz hasi nintzenean, programaren egoitza Zaragozako etorbidean zegoen, eta ez zegoen elkarri laguntzeko talderik. Jubilatu berria nintzen, eta, osasun problemak zirela-eta, ezin duen lehenago bezala egin mendiko txangorik. Azkenek urteetan komunitate terapeutikoko pazienteei Lizarratik Iruñera edo beste toki batzuetara egin beharreko bidaietan lagundu diet, garraioan, edo kudeaketa administratiboekin lotutako mandatuek egiten.

Hemen azalduko dut, ahal bezala, nolako “lansaria” izan dudan Gizakia Helburu proiektuan emandako laguntzagatik.
Lehenbiziko garai hartan, arindu ederra sentitu nuen nire egoera familiarrak eragiten zidan sufrimenduan, beste sufrimendu bat ezagutu eta bizi ahal izan bainuen, sufrimendu gogorra, nahiz eta ni ez nengoen zuzenean sartua. Inplikatu nintzen, eta nire sufrimendua “urtu” bezala egin zen, eta obsesiorik eta biktimismorik gabe bizitzen lagundu zidan.

Bigarren garaian, behin jubilatu eta gero, Gizakia Helburu proiektuan izan dudan dedikazioak nire denbora ongi antolatzen eta egituratzen lagundu dit, baita gizartean baliagarri sentitzen ere. Bi gauzak dira garrantzitsuak, nire ustez, batek lan jarduera uzten duenean.

Iruditu zait programa egiten ari ziren pertsonentzat pertsona berezia izan naizela, ez bainintzen ez beren aita ez terapeuta. Haien konfiantza eta goxotasuna jaso ditut. Beren pasadizo eta problemetako asko kontatu dizkidate, eta hori, niretzat, sekulako oparia izan da. Eta haietako askoren esker ona ere jaso dut.

 

MAIKA:

Nik boluntario-lana ESPERANTZAren sinonimoa da. Mundu berria, balio berriak, idealak, ametsak eraikitzeko esperantza. Ez-dakit-nork esan zuen basamortua harea-pikor askok osatua dagoela. Ba, bakoitzak bere harea-pikorra jar dezala eta beste batzuek beren ur-tanta eman dezatela denen artean bizitzaren basamortuan oasi zoragarri bat egiteko. Denbora laburra daramat Gizakia Helburu proiektuan, baina aski da nik nire esperientzia bi hitzetan laburbiltzeko: ESKER ONA ETA LAGUNTZA.

 

MENTXU:

Gizakia Helburu proiektua ireki zenetik 25 urte bete diren honetan, nire testigantza utzi nahi nuke erakunde honetan zenbait urtez boluntario nabilen aldetik.
Denbora honetan zehar, Gizakia Helburu proiektuak eskertzeko eta aitorpen keinu eta erakutsi asko izan ditu boluntarioekin. Baloratzen gaituzte, eta taldeko kide sentitzen gara. Prestakuntza ematen digute, ekitaldi eta ospakizunetara gonbidatzen gaituzte, eta erabaki inportanteen berri ematen digute.  Horiekin guztiekin, ESKERRIK ASKO esaten digute.

Ez du inporta lanak oso garrantzitsuak ote diren. Berdin da programaren erabiltzaileei lagun egitea den kontua edo telefonoa hartzea edo mandatu bat egitea. Edozein lantxo ordain eta irakaspen bihurtzen zaigu transformazio sozialerako eginkizun handi honetan. Enpatian ikasi, aditzen ikasi, gogoa zabaltzen ikasi. Erantzukizunez jokatu. Egoera zailei aurre egin. Horrek denak lagundu egiten digu pertsona gisara. Laburbilduz, bizitzari beste modu batean begiratzen ikasten dugu.

Hamar urte daramat boluntario lanean eta beste hamar ere eginen dut noski, ahal badut! Dudan hoberena eman nahi dut, eta bizitzan hoberen den oparia jaso: esker ona eta esperientzia gogo-piztailea.

 

LAURA:

Eta zu, zergatik zara boluntarioa?
Arroz ale bat aski omen da balantza desorekatzeko, baina ahazten zaigu balantza desorekatua dagoenean ere arroz ale bat aski izan daitekeela orekatzeko. Esan nahi dut gauza ñimiñoenak ere baduela bere balioa, inportantea izan daitekeela.

Horrela, ba, nik nire arroz alea jartzeko naiz boluntarioa. Nik zerbait egin nahi dut, zerbaitetan lagundu nahi dut bide honetan. Ez gara ohartzen keinu xume batek zenbat laguntzen ahal duen. Gabiltzan, ba, “keinuka”?

Horregatik, eta beste gauza batzuengatik, uste dut boluntarioa izateak laguntzen digula ikusten garrantzitsua dela bakoitzaren nahia, irrika bat baita, ez behartuta egiten dugun zerbait. Gizaki Helburu proiektuan, irrika eta ametsa handiagoak dira betebeharrak baino.

 

ROSY:

Gizakia Helburu proiektuan jendeak biziak salbatzen ditu. Hori ez da makala.

 

Voluntariado:

Boluntario lanera bultzatzen nau ikusteak jendea problemak dituztenei begira bizi dela lagundu nahian, eta haien borroka aintzat hartzen duela. Entzuten ikasten ari naiz, eta jendea nolanahi ez juzgatzen.

 

Mari Jose:

Ez dakit nola azaldu nolako bizi-poza ematen didan honek. Nire harea-alea eman ahal izan dut komunitate honetan, eta denok aberastu gara halako premia duen jende honi laguntzen. Eskerrik asko guztiei.

 

Ama bat:

1991. urtean programa egin zuen gazte baten ama naiz. Urte hartako urtarrilean hasi zen. Erabat larriturik ailegatu nintzen proiektura, ez nekien zer egin. Maitasun handiz hartu ninduten halako premia nuen une hartan, eta gaur egun ere afektu hori jasotzen dut. Indarra eta kemena eman zidaten. Beste pertsona bat bihurtuta atera zen programatik. Gaur egun emakume handia da, arduratsua, langilea, goxoa, ona, solidarioa, ama bikaina eta alaba ezin hobea.
Urte asko joan dira, eta Gizakia Helburu proiektuan egin zuten lanaren fruitua egunero ikusten dut. Pertsona ezin hobea da. Harrezkeroztik, lagundu besterik ezin nuen egin, eta atsegin handiz. Aukera honetaz baliatu nahi dut proiektuari eskerrak emateko, nire izenean eta orain ni bezain zoriontsu diren familia askoren izenean. Eskerrik asko talde osoari , hasieran bezalaxe ari baitira lanean, gogotsu eta maitasunez. MILA ESKER.

 

Ex usuario:

NIRE ESKER ONA BOLUNTARIOEI
Gizakia Helburu proiektuak 25 urte daramatza adikzioekin problema duten pertsonekin lan izugarri ona egiten, pertsona horiek problema horiek gainditu eta ordura artekoa ez bezalako bizimodu berria izan dezaten.

Ondorioz, jakina, familiako harremanak ere hobetzen dira, erabiltzaile asko familiarekiko aski harremanak aski deseginak dituztela ailegatzen baitira programara. Gizartean eta lan munduan integratzeko laguntza ere ematen da, prozesu indibiduala osatzeko eta bizi-kalitate hobea izateko.

Profesionalen lan garrantzitsu horri boluntarioen lana gehitzen zaie. Pertsona talde polit batek profesionala lana errazten du, eta zenbait gauzatan laguntzen diete programaren erabiltzaileei, profesionalak ezin baitira ailegatu zenbait kontutara.

Lan isila egiten dute, eta, batzuetan, itzalean gelditzen dena, baina pertsona hauek beren denbora librea ematen dute, eskuzabal, dohainik, musu truk, erabiltzaileen premiak atenditzeko, helburu bakar batekin: laguntza jasotzen ari den pertsona sendatzea eta ahalik hobekiena aprobetxatzea Gizakia Helburu proiektuan ematen duena denbora.

Egiten dituzten lan guztiak giza kalitate handikoak iruditzen zaizkit, eta nire miresmena eta esker ona pizten dute.

Horregatik, mila-mila esker zuen denboragatik eta lanagatik, ni ere programaren premia izan bainuen, eta prozesu hartan nire ondoan egon zinetelako. ESKER MILA.

 

Laguntza behar duzu?





Entitate laguntzaileak

Gobierno de Navarra Proyecto insola Fondo social europeo Innova social

Aintzatespenak

Re-concilia Fundación lealtad Sello de calidad

Honako hauetako kide gara:

Asociacion Proyecto Hombre