Taldea
Diziplina askotako kideak daude taldean, espezialitate desberdinetako profesionalak.
Gizakia Helburu proiektuaren programaren talde terapeutikoa drogamenpekotasunen tratamenduarekin lotura duten diziplinetako profesional hauek osatua dago: medikuak, psikologoak, gizarte-langileak, gizarte-hezitzaileak, erizainak eta soziologoak.
Profesional bakoitzak programaren erabiltzaile bakoitzaren premien azterketan hartzen du parte, eta koordinaturik egiten du lan Esku-hartzeko Plan bakoitzaren diseinuan.