Emakumeak eta adikzioak:
Mendekotasunen munduan ere, emakumeak desabantailan daude.
Drogen kontsumoaren joera-aldaketak eta kontsumo horiek emakumeen artean duten garrantzi erlatibo txikia gorabehera, albiste hauek genero-rol eta -estereotipoekin lotzen dira, eta «emakume drogazalearen» irudia eraikitzen laguntzen dute: emakume estigmatizatua eta bi aldiz baztertua. Horrela, legez kanpoko drogak erabiltzen dituzten emakumeak bi aldiz arbuiatzen direla esan genezake, rol femenino klasikoekin kontrajartzen direlako eta legez kanpokotasunarekin duten loturagatik. Gainera, emakumeak eta gizonak bereizten dituen substantziaren bat nabarmendu behar izanez gero –modu desberdinean eragiten diena eta haien osasunerako ondorio kaltegarri larriak dakartzana–, substantzia horiek alkohola eta psikofarmakoak dira, medikuek aginduta edo «legez kanpo» kontsumituta. Beraz, ez da kasualitatea emakumeak gutxiengoa izatea substantziak erabiltzeagatiko tratamenduetan. Horri dagokionez, azken urteotan problemei heltzeko eta aztertzeko beste ikuspegi batzuk hasi dira garatzen, eta, haietan, emakumeen beren diskurtsoak berreskuratzen ari gara, eta bereziki erreparatzen diegu emakumeek adikzioei dagokienez dituzten arrazoi edo sentimenduei.
Testigantzak
31 urte. Arrosa
"Taldean hasi nintzenean, uste nuen dena nekiela, nire bizitzaren parte batzuk onartzeko beldurrez. Bertan nengoela, negar egin ahal izan nuen, irri egin, haserretu, konpartitu, isilik egon hala behar izanez gero, zuen konpainiari esker egunez egun zerbait ikasiz, eta geure iraultza bat hasi genuen elkarri lagun eginez. Eskerrik asko elkarrekin sortutako espazioagatik, beti eramanen dut nire aldean, nirekin."
55 urte. Maritxu
"Nire kasuan, bizitza eta pentsamendua aldatzea ekarri du. Programa ongi egiten duzue, egoki, eta horregatik funtzionatzen du. Eskerrik asko bihotz-bihotzez. Zoragarriak zarete"
64 urte. Margarita
Niretzat zuen babesa oso garrantzitsua izan da. Niri gauza nintzela esan izanak asko lagundu zidan: errudun ez sentitzeko baldin eta berriz erortzen banintzen, taldeak emandako animoak (terapeuta, medikua). Pozok nago, esker ona besterik ez zait ateratzen. Ohartu naiz kontsumitu gabe goza dezakedala.
62 urte. María
Emakume guztiak ausartu beharko lirateke probatzera. Maitasun eta interes handia jaso dut. Emakume terapeuten konpromisoa ikaragarria iruditzen zait.
51 urte. Carmen
Oso ideia ona da emakume talde bat egotea, emakumeen problematikarekin lotutako gai espezifiko asko baitaude gizarteari dagokionez.
43 urte. Ainara
Zuen zerbitzuetatik pasatzeak bizia salbatu dit. Mila-mila esker.
58 urte. Elisa
Eskerrik asko emakume terapeuta guztiei eman didazuen tratuagatik, denengandik ikasi dut zerbait. Uste dut oso profesionalak zaretela.
49 urte. Coro
Ez dut sentitu inolako premiarik ase gabe. Jarraitu ezazue jendeari laguntzen.
60 urte, Pilartxo
Lehenago, ongi sentitzeko edaten nuen. GH proiektuan, ongi sentitzeko ez edatera erakutsi didate. Lehen ez nekien zergatik edaten nuen, orain badakit zergatik ez dudan edaten.
44 urte, Vicky
GH proiektuan egoteak autoestimua handitu dit, sartu aurretik ez bainuen maite neure burua. Kontsumitzen jarraitu izan banu, hil eginen nintzen edo orain espetxean egonen nintzateke. Bizitza itzuli didazue.
33 urte, Paula.
“Aldatu” programara etortzea lagungarria izan zait da neure burua ezagutzeko eta neure burua zaintzen ikasteko.
Ezin nuen ongi pasatu drogatu gabe, parranda egitea drogarekin nuen lotua, hori zen nire mundu bakarra. Orain planak egiten ditut, neure buruaren jabe naiz eta horrela bideratzen dut nire bizitza.
61 urte, Elena
Poz-pozik nago esperientziarekin. Prozesu osoan zehar laguntza eta sostengua dituzu, zure buruari ulertzen ikasten duzu. Hori bai, ez duzu izan behar ez beldurrik ez lotsarik.
40 urte, Uxue
Dena galdu nuen, bai: lana, familia, dena Baina ez da garrantzitsuena zer galdu nuen, baizik eta orain zer irabazi dudan.
Jende zoragarriari esker, neure burua ezagutu dut, uste ez bezalako pertsona bat, bizitzeko gogoa duena, bizi-poza berreskuratu duena.
Gizarte Helburu proiektuaren Aldatu programaren talde bikain eta langileari esker, neure buruaren jabe naiz orain. Mila esker.