Laguntza behar dut?

Laguntza behar dut?

Ampliar Foto

Zure kontsumoak kontroletik kanpo daudela uste baduzu, horregatik edo ondorioengatik lotsatuta sentitu bazara, gelditzea zaila egiten bazaizu, bakartzen bazara edo problema dela-eta bakarrik sentitzen bazara, egin nahi ez baduzu ere berriz kontsumoan erortzen bazara, zergatik egiten duzun ez badakizu baina behar baduzu. Horrela sentitu bazara, ez da ezer gertatzen. Adikzio-problema bat duzunean, konponbidea ez da borondate kontu hutsa: behar adina esku behar dituzu haien laguntza jasotzeko. GH proiektuan terapeutak besoak eta bihotza zabalik gaude zure zain zu ezagutzeko eta zure problema aztertzeko, eta, horrela, hobeki ikasiko duzu hobeki moldatzen.




Testigantzak

31 urte. Arrosa
"Taldean hasi nintzenean, uste nuen dena nekiela, nire bizitzaren parte batzuk onartzeko beldurrez. Bertan nengoela, negar egin ahal izan nuen, irri egin, haserretu, konpartitu, isilik egon hala behar izanez gero, zuen konpainiari esker egunez egun zerbait ikasiz, eta geure iraultza bat hasi genuen elkarri lagun eginez. Eskerrik asko elkarrekin sortutako espazioagatik, beti eramanen dut nire aldean, nirekin."
55 urte. Maritxu
"Nire kasuan, bizitza eta pentsamendua aldatzea ekarri du. Programa ongi egiten duzue, egoki, eta horregatik funtzionatzen du. Eskerrik asko bihotz-bihotzez. Zoragarriak zarete"
64 urte. Margarita
Niretzat zuen babesa oso garrantzitsua izan da. Niri gauza nintzela esan izanak asko lagundu zidan: errudun ez sentitzeko baldin eta berriz erortzen banintzen, taldeak emandako animoak (terapeuta, medikua). Pozok nago, esker ona besterik ez zait ateratzen. Ohartu naiz kontsumitu gabe goza dezakedala.
62 urte. María
Emakume guztiak ausartu beharko lirateke probatzera. Maitasun eta interes handia jaso dut. Emakume terapeuten konpromisoa ikaragarria iruditzen zait.
51 urte. Carmen
Oso ideia ona da emakume talde bat egotea, emakumeen problematikarekin lotutako gai espezifiko asko baitaude gizarteari dagokionez.
43 urte. Ainara
Zuen zerbitzuetatik pasatzeak bizia salbatu dit. Mila-mila esker.
58 urte. Elisa
Eskerrik asko emakume terapeuta guztiei eman didazuen tratuagatik, denengandik ikasi dut zerbait. Uste dut oso profesionalak zaretela.
49 urte. Coro
Ez dut sentitu inolako premiarik ase gabe. Jarraitu ezazue jendeari laguntzen.
60 urte, Pilartxo
Lehenago, ongi sentitzeko edaten nuen. GH proiektuan, ongi sentitzeko ez edatera erakutsi didate. Lehen ez nekien zergatik edaten nuen, orain badakit zergatik ez dudan edaten.
44 urte, Vicky
GH proiektuan egoteak autoestimua handitu dit, sartu aurretik ez bainuen maite neure burua. Kontsumitzen jarraitu izan banu, hil eginen nintzen edo orain espetxean egonen nintzateke. Bizitza itzuli didazue.
33 urte, Paula.
“Aldatu” programara etortzea lagungarria izan zait da neure burua ezagutzeko eta neure burua zaintzen ikasteko.
Ezin nuen ongi pasatu drogatu gabe, parranda egitea drogarekin nuen lotua, hori zen nire mundu bakarra. Orain planak egiten ditut, neure buruaren jabe naiz eta horrela bideratzen dut nire bizitza.
61 urte, Elena
Poz-pozik nago esperientziarekin. Prozesu osoan zehar laguntza eta sostengua dituzu, zure buruari ulertzen ikasten duzu. Hori bai, ez duzu izan behar ez beldurrik ez lotsarik.
40 urte, Uxue
Dena galdu nuen, bai: lana, familia, dena Baina ez da garrantzitsuena zer galdu nuen, baizik eta orain zer irabazi dudan.
Jende zoragarriari esker, neure burua ezagutu dut, uste ez bezalako pertsona bat, bizitzeko gogoa duena, bizi-poza berreskuratu duena.
Gizarte Helburu proiektuaren Aldatu programaren talde bikain eta langileari esker, neure buruaren jabe naiz orain. Mila esker.

Laguntza behar duzu?





Entitate laguntzaileak

Gobierno de Navarra Proyecto insola Fondo social europeo Innova social
NextGenerationEU Ministerio de Sanidad Plan de recuperación, transformación y resiliencia Secretaría del estado de sanidad

Aintzatespenak

Re-concilia Fundación lealtad Sello de calidadRecio excelente Reconocimiento “Empresa saludable” otorgado por Mutua Navarra

Honako hauetako kide gara:

Asociacion Proyecto Hombre

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para gestionar tu visita en la página, para recoger información sobre tu navegación y mejorar nuestros servicios y el funcionamiento de la página web. En cualquier caso, entre otros derechos siempre podrá cambiar su decisión y oponerse al tratamiento. Consulte los derechos que le asisten y la política completa aquí.

ACEPTAR DENEGAR