Jokoa
Azken urteotan gero eta gehiago dira joko-aretoak eta jokoari buruzko publizitatea. Horren ondorioz, eta online jokorako sarbide errazaren ondorioz, jende gehiagok du jokoariko lotutako problematika larria.
Zer da jokoarekiko problema?
Jokoaren adikzioan jokoarekiko jokabidearen gaineko kontrola galtzen da. Pixkana-pixkana, pertsonak diru gehiago, energia gehiago eta denbora gehiago inbertitzen du jokoan, eta deskontrol horrek eragin eta ondorio larriak sortzen dizkio jokalariari lanean, harremanetan, familian, ekonomian eta norberaren psikologian. Baina, problema larriak izanik ere, ez da gauza jokoa uzteko.
Zergatik Gizakia Helburu proiektuan?
1991ren hasieraz geroztik, Nafarroako Gizakia Helburu proiektuak subtantzien kontsumoko problemei lotutako joko-problema zuten pertsona asko atenditu ditu. 2018an, alkoholaren eta bestelako drogen problematika izateagatik tratamendua eskatzen zutenen % 40 joko-problema ere bazuten. 2015ean adikziotzat hartu zen joko-problema. Beraz, jokoekiko problema (substantzien kontsumoarekin edo gabe) adikzioetarako zentro espezializatuetan tratatu behar da.
Zer eskaintzen dugu Gizakia Helburu proiektuan?
Jokoekiko problemarako ibilbide berezi bat dugu. Bertan, tratamendu indibidualizatua egiten dugu, modu anbulatorioan edo komunitate terapeutikoan. Horretarako, joko-problemarako diagnostikorako eta tratamendurako diseinatutako tresnez baliatzen gara. Gainera, norbanakoarentzako esku-hartzeaz gain, taldekako lana ere eskaintzen da, jokoaren adikzioari modu integralean heltzeko.