Historia

Pertsona da gure esku-hartzearen muina

Historia

30 urte baino gehiago hauetan, Nafarroako "Gizakia Helburu" Proiektuaren Fundazioak tratamendurako 7.200 arretatik gora egin du gure programetan. Guztira, 4.457 pertsona izan dira. Pertsona kopuru horri tratamenduaren direnen ahaide eta lagunak gehitu behar zaizkio, haiei ere ematen baitzaie arreta.

 
2022

Nafarroako Rural Kutxarekin ituna (Adikzioak Prebenitzeko Barne Plana)

Nafarroako Gizakia Helburu Fundazioaren 2023-25 Plan Estrategikoa

FUNDAEren akreditazioa

Lealtal Fundazioaren Egiaztatutako GKEen zigilu berritzea

Mutua Navarraren Enpresa Osasungarria-Zigilu Urdinare errekonozimendua

Familien Arreta Zerbituzaren hasiera Aldatu Arreta Anbulatorioko Zentroan

2021

Lankidetza Proiektuen eta Eragin Sozialaren Departamentuaren irekitzea

Reconcilia zigiluaren iraunkorra lortzea

NGHFren 30. urteurrena, ospakizun berezirik gabe pandemiagatik

Lankidetza hitzarmena Fagor Ederlanekin

Nafarroako gazteen ausazko jokoen errealitateari hurbilketa azterlanaren aurkezpena, Suspertu programaren partaidetzarekin.

2020

"Viejos Mundos Nuevos" obraren estreinaldia eta emanaldia, Giza Eskubideak Eszenara proiektuaren barrenean.

Kontzertu berria Osasun Departamentuarekin.

Nafarroako gazteen jokoaren problematikaren egoeraren diagnostikoa egiteko Nafarroako Kutxa Fundazioak bultzatutako proiektuan parte hartzea.

Genero ikuspegia sartzea adikzioen tratamenduan Gizakia Helburu proiektuaren fundazioan.

Programak etengabe egokitzea pandemiara, Covid-19a dela eta.

Buruxkak proiektuan parte hartzea, gizarte- eta ingurumen-balio gisa.

Kalitatezko kudeaketa aurreratuko urrezko aitorpena.

2020ko Bikaintasunaren Nafar Saria jaso genuen.

Lealtad Fundazioaren GKE zigilu egiaztatua berritzea.

#AAusartak Gizakia Helburu elkartearen sentsibilizazio-kanpainan parte hartzea.

2019

Talde guztiei generoari buruzko prestakuntza ematea.

Web-orriak berritzea (Gizakia Helburu eta Suspertu).

Kalean sentsibilizazio-ekintza bat egitea.

Alfonso Arana APHko presidente hautatua da.

Eszenarako Giza Eskubideak proiektuan parte hartzea.

Berrikuntzaren Nafarroako Fundazioen IV. Saria, "Giza Eskubideak antzokian" proiektuarengatik.

Napardi Fundazioaren sari humanitarioa.

2018

Nafarroako Gobernuak haurrei tratu ona emateko antolatutako jardunaldien antolaketan parte hartzea.

Gure erakundeari gizarte-mezenasgoaren erregimena aitortzea.

Lealtad Fundazioaren GKE zigilu egiaztatua lortzea.

Hitzarmen berria Osasun Departamentuarekin.

Gure Fundazioaren eta ANELen arteko lankidetza-hitzarmena sinatzea.

2017

Susperturen 20. Urteurrena.

Arrisku Jokabideak Prebenitzeko III. Jardunaldia.

Komunitate Terapeutikoan lehen boluntario europarrak parte hartzeko proiektua onetsi eta gauzatu zen.

Genero eta Berdintasun Ikuspegia lantzeko batzordea sortu zen, berdintasunari buruzkoa azterketa eta plan bat egiteko.

Iruñeko Planetarioko Galaxiako Lorategian "Hakuro Nishiki" zuhaixkaren landaketa eta babespean hartzea.

2016

XXV. Urteurrenaren ospakizuna.

Ultzama Fundazioak gure ibilbideari aitorpena egin zion.

Alfonso Arana (Programen Zuzendaria) Herritar Bikaintasunaren Sarirako hautagaia izan zen.

Europako Boluntariotza Elkartean Erregistroa egin eta haren Egiaztagiria jaso genuen.

2016-2019 epealdirako, Plan estrategikoa prestatu zen.

POISESGizarte Inklusio eta Gizarte Ekonomiarako europar proiektuan parte hartzen hasi ginen.

2015

Aldatu mota guztietako menpekotasunekin lan egiten hasi zen.

Boluntariotzarako lan-plan berria.

Aldatu eta Suspertu programak Osasun Zentro gisa akreditatu ziren.

INSOLA proiektua abian jarri zen EGFrekin (Europako Gizarte Funtsa).

2014

Nafarroako Parlamentuak aho batez onetsi zuen honela zioen Ebazpena: "Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio egutegi bat planifikatzeko Zalbadikan Gizakia Helburu Fundazioaren egoitza-zentroa eraikitzeko, eta, halaber, hori bete ahal izateko finantziazio-bideak aurkitzeko".

"Renconcilia" zigilua berritu egin zen.

Bikaintasunerako Nafarroako Fundazioaren "Excelencia 300+" Saria.

Laneratzeko eta gizarteratzerako programarako, Nafarroako Gobernuko Gizarte Politiketako Departamenduaren diru-laguntza lortu zen.

Suspertu programaren beste lorpen bat.

2013

"Kalitatearekiko Konpromisoa" ziurtagiria lortu zen, Bikaintasunerako Nafarroako Fundazioak emana.

"Jendartearekiko Konprometitu" zigilua lortu zen.

Zabaldikako Komunitate Terapeutiko berriaren lanak gelditu egin ziren, Nafarroako Gobernuak aurrekontua agortua zuelako.

2012

"Abuztuaren 23ko 3151/2012 Ebazpena, Nafarroako Mendekotasun Agentziako (NMA) Zuzendari Kudeatzaileak emana; horren bidez, Nafarroako Gizakia Helburu Fundazioari diru-laguntza bat ematen zaio, Nafarroan Komunitate Terapeutikorako Zentro bat eraikitzeko proiektua, haren obra-baimena eta 1. fasearen exekuzioa finantzatzeko".

NMArekin hitzarmena sinatu genuen eta obraren 1. fasea gauzatu genuen (lursaila eta sarbideak egokitzea).

Suspertu programaren Arrisku Jokabideak Prebenitzeko II. Jardunaldia egin zen.

"Reconcilia" zigilua lortu zen, Amednak emana.

Lanaren arloan alkoholaren eta drogen kontsumoari aurre egiteko eta hura prebenitzeko programa abiatu zen.

Manolo Cuestak eta Francisco Javier Arangurenek Patronatua utzi, eta, haien ordez, José Antonio Arrieta eta José Miguel Del Amosartu ziren.

Nafarroako Adin txikikoen Kontseiluan sartu ginen.

Lehenengo Komunitate Terapeutikoaren proiektua eta gauzatzea Esteribarren

2011

Nafarroako Gizakia Helburu sortu eta lanean hasi izanaren 20. Urteurrenaren ospakizuna.

Nafarroako Gizakia Helburu Fundazioari "Nafarroako Karlos III.a Noblearen gurutzea” jarri zioten eta aitorpena egin.

Informazioa biltzeko zenbait tresna informatizatzen hasi ziren.

2010
2011-2014 epealdirako, Plan Estrategikoa sortu zen.
2009

Komunitate Terapeutikoan, Ahultasun handiko pertsonendako ibilbide terapeutiko zehatza- Patologia Duala sortu zen.

Estatutuak aldatu ziren eta, hori dela eta, Caritas Diocesarra entitate sustatzailea patronatutik atera zen.

2010 Antolaketa Diagnostikoak, Konpetentzia eta Lehiakortasuna Proiektuan parte hartu genuen, Luis Vives Fundazioarekin.

Suspertuk esku-hartzearen esparrua handitu zuen, gainerako arrisku-jokabideetara zabalduz.

Suspertu programaren Arrisku Jokabideak Prebenitzeko I. Jardunaldia egin zen.

2007
Tuterako Gizakia Helburu Fundazioa sortu zen.
2006
Alkohola arduraz emateari buruzko Formazio Programa hasi zen, Aldatu Programak emana.
2003
EFQM ereduaren kudeaketaren"Brontzezko Q" lortu zen, Kalitaterako Nafarroako Fundazioak emana.
2002

Aldatu eta Eunate Programek bat egin zuten eta Aldatu Eguneko egoitza sortu zen.

Harrera, Komunitate Terapeutiko eta Gizarteratze Komunitate Terapeutiko faseek bat egin zuten; talde bakarra sortu zuten, eta egoitza-arreta sarbide zuzeneko Komunitate Terapeutiko bakarrean bildu zen.

Alkoholarekin arazoak dituzten pertsonendakoberariazko ibilbidea abiatu zen Komunitate Terapeutikoan.

2001

Hamargarren urteurrenaren ospakizuna.

Oblaten egoitza itxi egin zen etaAita Paulen eraikineko egoitza berria inauguratu.

Komunitate Terapeutikoa metadona banatzaile eta emaile bihurtu zen.

Boluntarioei zenbait aitortza-ekintza egin zitzaizkien Munduko Boluntzariotzaren urtean.

Euskalit Fundazioak emandako kalitatearekiko konpromisoaren diploma lortu zen.

2000
Ikerketa eta Garapen zerbitzua eratu zen (I+G).
1999

Abuztuaren 1ean, Gizakia Helburuaren zuzendaritza aldaketa. Iñaki Alberdik (lehenbiziko zuzendaria) kargua utzi etaAlfonso Aranak hartu zuen.

Urtarrilean, Eunate Programa abian jarri zen (kokaina).

1998

Aldatu programa (anbulatorioa) abian jarri zen.

Entzute eta Hasierako Diagnosi zerbitzua eratu zen.

Euskaliteko Irabazi Asmorik Gabeko Erakundeen Kalitate Programan parte hartzen hasi ginen.

Erregimenaren anbulatorioko harrera-fasea itxi eta Komunitate Terapeutikora lekualdatu zen, egoitza-formatuan.

Iparraldeko eremuko Boluntarioen jardunaldiak antolatu genituen.

Pisuak itxi ziren.

Aldatuko lehen alta terapeutikoak.

Lehen Webgune propioa sortu genuen.

1997

Suspertu Programa abian jarri zen (nerabeentzat).

Suspertuko lehenbiziko alta terapeutikoak.

Alten eta bertan behera uzteen zerbitzua sortu zen.

1996

Lehenengo Hitzarmen Ekonomikoa Nafarroako Gobernuko Osasun Departamenduarekin.

Metadonarekin tratamenduan ari diren pertsonak artatzen hasi ziren.

Tratamendua eskatzen zuten erabiltzaileen ezaugarriak gero eta askotarikoagoak zirenez, Fundazioaren zerbitzuak dibertsifikatzeko hausnarketa-prozesua abiatu zen.

1994
Nesken pisua ireki zen.
1993
Mutilen pisua ireki zen.
1992

Martxoaren 23an, Gizarteratze Komunitate Terapeutikoa ireki zen, Lizarrako Komunitate Terapeutikoko egonaldia bukatzen zuten lagunentzat.

Hitzarmen ekonomikoa sinatu zen Nafarroako Gobernuko Gizarte Ongizate Departamenduarekin.

Urrian, Gizakia Helburuko Senide eta Lagunen Elkartea eratu zen.

Lehenengo Alta Terapeutikoak.

1991

Otsailaren 11n, Nafarroako Gizakia Helburu abian jarri zen, Harrera fasearekin. Gipuzkoan Programa hasia zuten 32 gazterekin abiatu zen.

Lehenengo boluntario-taldea sortu zen.

Martxoaren 22an, aurkezpen ofiziala egin zen hedabideen eta autoritateen aurrean.

Ekainaren 4an, Lizarrako Komunitate Terapeutikoa ireki zen.

Iruñeko Espetxean arreta ematen hasi ziren.

1990

Matxoaren 2an, Nafarroako Gizakia Helburu Fundazioa eratu zen.

Patronatuko kideen batzordea sortu zen, droga-mendekotasunarekin arazoak zituzten pertsonak babesteko.

Etorkizuneko terapeuten prestakuntza abian jarri zen. Donostiako eta Bilboko Gizakia Helburuko zentroetan egin zuten.

Uztailean, gizarteratze-fasea abian jarri zen, "Villa Terasitan", eta, han, Donostian Harrera eta Komunitate faseak bukatuak zituzten pertsonak artatzen zituzten.

1989

Caritas Diozesarra laguntza bilatzen hasi zen Gizakia Helburuko zentro bat sortzeko Nafarroan. Bilaketa horretan, Eskolapioen, Salestarren eta Jesusen Alaben kongregazioekin jarri zen harremanetan. Iñaki Alberdi izendatu zen prozesua zuzentzeko arduradun.

1989ko martxoaren 6an, Gizakia Helburu Elkarteari eta Elkartasunerako Italiar Zentroari eskatu zitzaien Gizakia Helburuko zentro bat irekitzeko Nafarroan.

1988

Caritasek egoitza-baliabide bat ireki zuen Donostian (laguntza-pisua) droga-mendekotasuna zuten emakumeentzat, eta hiri hartan tratamendua jasotzen ari ziren emakume nafarrak artatzen zituzten.

Urte hartan, 20 bat nafar artatzen ari ziren Gipuzkoako Gizaki Helburun, eta beste 10 bat, Zaragozan.

1987

Honako hauek osatutako lantalde bat sortu zen: Florentino Ezcurra, MªDoloresLecumberri, Visi eta Iñaki Alberdi.

Caritas drogen mendekotasunarekiko arazoak ziztuen lagunak hartzen hasi ziren eta orduan zeuden baliabideetara bideratzen hasi ziren.

1986

Nafarroako Elizbarrutiko Sinodo bat egin zen eta han identifikatu ziren Nafarroan arreta handiena behar zuten arloak, besteak beste, "Gazteria eta Droga-mendekotasunak".

Caritas Diozesarra Gizakia Helburuko zentro bat sortzen saiatu zen Nafarroan, baina ez zen aurrera atera.

Laguntza behar duzu?





Entitate laguntzaileak

Gobierno de Navarra Proyecto insola Fondo social europeo Innova social
NextGenerationEU Ministerio de Sanidad Plan de recuperación, transformación y resiliencia Secretaría del estado de sanidad

Aintzatespenak

Re-concilia Fundación lealtad Sello de calidadRecio excelente Reconocimiento “Empresa saludable” otorgado por Mutua Navarra

Honako hauetako kide gara:

Asociacion Proyecto Hombre

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para gestionar tu visita en la página, para recoger información sobre tu navegación y mejorar nuestros servicios y el funcionamiento de la página web. En cualquier caso, entre otros derechos siempre podrá cambiar su decisión y oponerse al tratamiento. Consulte los derechos que le asisten y la política completa aquí.

ACEPTAR DENEGAR