Harrera eta hasierako balorazioa egiteko zerbitzua
Zerbitzu hau gure erakunderako atea da, nolabait ere esate aldera, tratamendua eskatzen duten pertsonentzat eta haien ahaide eta hurbilekontzat.
Elkarrizketa pertsonalen bitartez, aditzeko gune bat eskaintzen da, eta lehenbiziko diagnostiko bat eta tratamendurako orientazioa ematen dira (egoitza batean edo tratamendu anbulatorioa), pertsona bakoitzarentzat egokiena zer den kontuan harturik.
Zerbitzu honen helburuak hauek dira:
- Informazioa, aholkua edo tratamendua eskatzen duen pertsonaren eskaera jasotzea.
- Kasuaren diagnostiko pertsonalizatu egitea.
- Norberaren ezaugarrietarako tratamendu edo baliabide egokiena eskaintzea, orientazioa ematea.