FAQ
- 1
- Zenbat diru kostatuko zait informazioa?
Lehenbiziko elkarrizketak ez du inolako kosturik, eta ez zaitu ezertara behartzen. - 2
- Gertatzen zaidan guztia azaldu beharko dut?
Ez duzu zertan eman datu pertsonalik. - 3
- Behin komunitatera sartuta, behartua nago gelditzera?
Bai sarrera bai irteera libreak dira. - 4
- Kontuan hartuko da nolakoa naizen, hau da, ez naizela besteak bezalakoxea?
Jakina. Pertsona bakoitzari ebaluazio eta tratamendu pertsonalizatua ematen zaio. - 5
- Gerora zailtasunik izanen dut Gizakia Helburu proiektuan egoteagatik?
Zure egonaldia konfidentziala da. Zutaz beste inork ez du esanen programa egin duzula. - 6
- Eskatzen ahal dut hitzordu bat nahiz eta kontsumoaren problema duenak etorri nahi ez izan?
Bai, orientabidea eta aholkua behar duten pertsona guztiak atenditzen ditugu. - 7
- Zenbat lagun biziko dira komunitatean?
40 bat lagun tratamendua egiten, eta 18 profesionaleko taldea. - 8
- Komunitatean egoten naizen denbora, aukera izanen dut nire etxera joateko?
Asteburuko ateraldien erritmo bat dago. Tratamenduak aurrera egin ahala, gehiago dira asteburu libreak.
Zure galderarentzako erantzunik aurkitu ez baduzu, bidali mezu bat helbide elektroniko honetara: info@proyectohombrenavarra.org