Familiei laguntzeko zerbitzua
Familiekin eta hurbileko pertsonekin lan egitea ezinbestekoa da Gizakia Helburu proiektuaren tratamenduan. Banakako eta taldekako jarduerak egiten dira prozesu guztian zehar.
Problema duen pertsona tratamendura ekartzerik lortu ez duten ahaide edo lagunak ere atenditzen ditu zerbitzu honek: hori lortzeko eta familian egoerari heltzeko laguntza eta prestakuntza ematen zaizkie.