Emakumeak bistaratuz

Emakumeak bistaratuz

Ampliar Foto

Izaten dute emakumeek adikzio problemarik?
Adikzioak gizonekin lotu izan dira. Errealitate estatisikoa da (Drogei eta Adikzioen Espainiako Behatokia, 2017ko txostena) tratamendua eskatzen dutenetatik % 15-20 direla emakumeak eta % 80-85 gizonak. Horrek pentsaraz liezaguke emakumeen artean adikzio problema txikiagoa dela, baina ez da hala. Gure ustez, ezkutatua dago emakumeen adikzioen problematika, eta, horregatik, ez dira tratamenduetara joaten.

Zergatik emakumeentzako tratamendua?
Emakumeen kontsumo-eredua desberdina da, ez da gizonena bezalakoa. Problemari lotutako jokabideak ere desberdinak dira, baita adikzioaren ondorioak ere. Eta problema desberdina bada, tratamendua ere ezin da bera izan. Emakumeak tratamendura ailegatzen ez badira, pentsatu beharko dugu beharbada ez diegula eskaintzen behar dutena.

Zer eskaintzen dugu Gizakia Helburu proiektuan?
Emakumeen beharrak asetzeko, Gizakia Helburu proiektuak emakumeentzako esku-hartze espezifikoak diseinatu ditu bere tratamenduetako bakoitzean. Batetik, gaian aditua den talde baten laguntzarekin ari gara, adikzioei generoko ikuspegitik heltzeko. Bestetik, arreta indibidual eta taldekakoa eskaintzen dugu, baina adikzioetan generoak dituen berezitasunak aintzat hartuz.

Laguntza behar duzu?





Entitate laguntzaileak

Gobierno de Navarra Proyecto insola Fondo social europeo Innova social

Aintzatespenak

Re-concilia Fundación lealtad Sello de calidad

Honako hauetako kide gara:

Asociacion Proyecto Hombre