Boluntarioen zerbitzua

Boluntarioen zerbitzua

Ampliar Foto
Ampliar Foto
Ampliar Foto
Ampliar Foto

Aurkezpena

Zure denbora eta dedikazioa izan daitezke zure laguntzarik hoberena. Horregatik, zatoz eta ezagut gaitzazu, eta har ezazu parte, nahi izanez gero, Nafarroako Gizakia Helburu proiektuaren boluntarioen taldean, nahi duzun jardueran lagunduz. Eskerrik asko aldez aurretik!.

Gaur egun, Europako Boluntarioen Programaren barrenean, boluntario batzuk Elkartasunaren Europar Kidegoan ari dira parte hartzen.

Jarduerak

Boluntarioek honako jarduereten hartzen dute parte:

  • Erabiltzaileek norabait lagundu (ateraldietan, medikuarenera, ospitalera...)
  • Komunitate terapeutikoan prestakuntza jarduerak antolatu, edo kiroleko eta aisialdiko jarduerak prestatu
  • Laguntza-klaseak (eskolak, informatika...)
  • Harreralekuan egon edo telefonoa hartu.
  • Lan administratiboetan lagundu
  • Bestelakoak

Zenbait urtetan beste jarduera batzuk ere izan ditugu, boluntarioak zein diren edo zer zaletasun edo gaitasun dituzten. Horregatik, zerbait eskaini nahi baduzu, gustura adituko dizugu, eta kontuan hartu!

 

Prestakuntza

Boluntario-lanean hasi baino lehen, prestakuntza teoriko-praktikoa emanen dizugu, eta gero etengabeko prestakuntza ere bai.  Elkar ezagutu behar dugu. Gizakia Helburu proiektuan, pertsona da gure lanaren muina. Horregatik, prestakuntza eskaintzen dugu, boluntario-lanean ari dena eroso sentitu dadin, seguru eta pozik.

 

Bat egin gurekin!

Laguntza behar duzu?





Entitate laguntzaileak

Gobierno de Navarra Proyecto insola Fondo social europeo Innova social

Aintzatespenak

Re-concilia Fundación lealtad Sello de calidadRecio excelente Reconocimiento “Empresa saludable” otorgado por Mutua Navarra

Honako hauetako kide gara:

Asociacion Proyecto Hombre