Aurkezpena
Suspertu
Zailtasunak dituzten nerabeentzat eta haien familientzat egindako programa (prebentzioa eta goiz-goizeko esku-hartzea arrisku faktore eta jokabideak daudenean).
SUSPERTU Nafarroako Gizakia Helbururen erantzuna da gazteen artean prebentzio eraginkor bat lortzeko. Lan trinkoa proposatzen du arriskuko jokabideak dituzten gazteekin aritzeko, haien familiekin eta gertukoekin, baita zenbait baliabideren bidez gazte horiei arreta ematen dieten pertsonekin ere, prebentzioa egiten laguntzeko betiere.
Programak
SUSPERTU 1997an hasi zen lanean, eta gaur egun Arretara Programa bat eskaintzen du zuzenean nerabeekin eta haien familiekin lan egiteko. Horretaz aparte, Prebentzio Zerbitzua ere ematen du, laguntza eskatzen duten pertsona edo entitateei sostengua, prestakuntza eta aholkua emateko.
Zuzeneko Arretarako Programa zailtasunak dituzten nerabeentzat eta haien familientzat
Prebentzio Programa eskolarako eta gizaterako
Suspertu webguneak bere web orria du, esteka honen bidez sar zaitezke bertan: Suspertu webgunea