Aurkezpena
Tratamendua egoitza batean, Komunitate Terapeutikoan.
Nafarroako Gizakia Helburu proiektuaren fundazioak beren egoera pertsonal edo sozialagatik tratamendua egoitza baten barrenean behar duten pertsona guztiei eskaintzen dizkie zerbitzuak. Zenbait pertsonak egitura eta euskarri material, edukatibo eta sanitario berezia behar dute, barnetegi batean, bizimodua errazteko eta beharren araberako arreta espezializatua izateko. Horientzat da egokia Komunitate Terapeutikoa.
Adikzioak tratatzeko, drogen kontsumoa aldatzeaz eta adikzio-jokabideak gainditzeaz gainera, aldaketa garrantzitsuak egin behar dira pertsonaren bizimoduan.