Napardik Nafarroako "Gizakia Helburu" proiektuari eman dio 2019ko saria
Azaroaren 16an, Napardi Fundazioaren 2019ko saria jaso genuen. Fundazioaren ordezkari gisa, Alfonso Arana Marquina, Jose Antonio Arrieta Garnica eta Clara Lucia Garayalde egon ziren, mandarra jarri zitzaien gure fundazioaren izena idatzita izanik, eta ondoren, 2019ko saria eman zitzaien. Napardiko abesbatzak ekitaldia girotu zuen eta afalostean 'Toca Madera' taldeak abesti batzuk abestu zizkigun. Gure Fundazioaren zeregina eta lantzen dituen arazoak azaltzeko aukera izan genuen eta baita eskerrak emateko ere. Gau polita izan zen.
Eskerrik asko Napardi Fundazioari!