2022ko Memoriaren Aurkezpena
Uztailaren 26an, Drogen Bidegabeko Erabileraren eta Legez Kontrako Trafikoaren aurkako Nazioarteko Egunarekin batera, Nafarroako Gizakia Helburu Fundazioaren memoria aurkeztu zen. José Antonio Arrieta Garnica, Nafarroako Gizakia Helburu Fundazioko presidentea, Alfonso Arana Marquinak, Nafarroako Gizakia Helburuko zuzendaria, eta Cristina Illescas Orduñak, Nafarroako Gizakia Helburuko zuzendari teknikoa izan ziren hedabideen aurrean, urteko programen datuak eta jarduerak aurkezten.
Datu nabarmen gisa, guztira 1.200 pertsona artatu ziren, erabiltzaileen eta haien ahaideen artean. Arreta, bereziki, substantzia normalizatuenek sortzen dituzten arazoetan jarri zen, hala nola alkoholean; izan ere, kasuak aztertu ondoren, alkoholarekin arazo bat agertzen da lau erabiltzailetik hirutan. Azkenik, programa desberdinen artean 116 irteera positibo izan zirela nabarmendu zen, eta zifra horrek gure lanean jarraitzera bultzatzen gaitu.